ULMA Agrícola Berlinen egingo den 2015eko Fruit Logistica Azokan izango da — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Agrícola

ULMA Agrícola Berlinen egingo den 2015eko Fruit Logistica Azokan izango da

ULMA Agricolak lehenengoz izango du erakusmahaia Fruit Logistica azokan, Berlinen otsailaren 3tik 6ra bitartera ospatuko den azokan, hain zuzen ere. ULMA Agrícolaren erakustokia 7.1c/ A05 pabiloian izango da. Bertan negutegi egitura desberdinak izango dituzte erakusgai, berrikuntza bezala G12 motako negutegia nabarmenduz.
ULMA Agrícola Berlinen egingo den 2015eko Fruit Logistica Azokan izango da
2015/02/02

ULMA Agrícolaren G12 modeloaren onuren artean 12.8 metroko zabalera izatea nabarmentzen da. Arkuetan 90mm-ko profil obala erabiliz, zutabeen arteko distantzia  handia konpentsatzen du, bolumen eta erresistentziaren arteko oreka optimizatuz.

ULMA Agrícolaren G12 modeloak 6 metro erretenaren azpian dituen egiturekin, puntu garaienean 9,6 m lortzen du eta horri esker, bera da merkatuan altuera garaiena lortzen duen soluzioa.