Txileko merkatuari tenperatura hartzen — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Conveyor Components

Txileko merkatuari tenperatura hartzen

ULMA Conveyor Components-ek 2023. urteari hasiera eman dio Txile iparraldeko kobre-meatzaritza garrantzitsuenetako batean arrabolen monitorizazio-sistema bat ezarriz.
Txileko merkatuari tenperatura hartzen
2023/04/20

Ingurumen eta lan baldintzak hain zorrotzak diren Antofagasta bezalako eskualde batean, GAZIMO deituriko ULMA Conveyor Components-ek garatutako arrabolen monitorizazio sistemak, Meatzaritzako zeregin neketsuenetako bati irtenbide sinple eta ergonomikoa eskaintzen dio: mantentze-lanei.

Inguruko meatze-enpresek, oro har, garraiatzailea osatzen duten osagaietarako sarbide zailak sortzen duen arazo bera aurkezten dute. Egituren konplexutasuna dela eta, osagai horien mantentze-lanetako batzuk egitea oso misio zaila bihurtu da.

GAZIMO sistemak garraiatzaile baten arrabolen egoera kontrolatzen du denbora errealean edonondik eta edonoiz. Prebentzio-mantenimendu askoz zehatzagoa egiteko aukera eskaintzen ez ezik, meategien mantentze-langileek egin ditzaketen alferrikako eta batzuetan arriskutsuak diren ekintzak ezabatzen ditu.

Txileko meatzaritzaren etorkizunaren parte izan daitekeen irtenbidea, produkzio-lerroan ustekabeko geldialdiak eragin ditzaketen arrisku potentzialak identifikatu eta jakinarazi ahal izatea da.