TUNAKAN proiektuan parte hartu nahi duzu? — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

TUNAKAN proiektuan parte hartu nahi duzu?

Itsas ingurunean eta elikaduran espezializatutako AZTI zentro zientifiko eta teknologikoak kontserbako arrainaren kontsumoak hainbat kolektibotan dituen ondorio onuragarriei buruzko ikerketa nutrizionala egingo du.
TUNAKAN proiektuan parte hartu nahi duzu?
2022/02/16

ULMAk ikerketa horretan parte hartuko du. Beraz, hala nahi duten eta baldintzak betetzen dituzten ULMAko langile guztiek izango dute boluntario gisa parte hartzeko aukera, baldin eta osasuntsu badaude eta elikadura patologiarik zein alergiarik ez badute.

Bi talde egingo dira: bata, ohitura osasungarriak eta arrain kontsumo neurritsua duten pertsonak kontrolatzeko, eta, bestea, astean 1-2 errazio baino gutxiagoko arrain kontsumoa egiten dutenak. Horiei latako arraina emango zaie, 4 hilabetez kontsumitzeko.

Zer egin behar duzu?

  • Ikerketaren hasieran eta amaieran, hala jakinarazitakoan, odol analisi bat egin Osartenen.
  • Zure ohiturei, jarduera fisikoari eta aurrekari mediko pertsonalei buruzko galdetegi bat osatu (ikerketaren aurretik eta ondoren). Aurreikuspenen arabera, galdetegiak betetzeko ordu erdi inguru beharko da, eta online egingo da.
  • Nutrizio jarraibide espezifiko batzuk bete, 4 hilabetez.

Zer onura lortuko dituzu ikerketa zientifikoan parte hartzeagatik?

Zure metabolismoari eta elikadurari buruz asko ikasiko duzu. Zehazki, hauek eskuratuko dituzu:

  • Zure bilakaera adieraziko duen azken belaunaldiko mintz lipidomikoaren analitika eta emaitzen txostena
  • Doako aholkularitza 4 hilabetez, adituen nutrizio gomendioekin
  • Gomendio eta jarraibide horiek betetzen lagunduko dizun materiala (elikagai multzoen gida, errezetak eta menuak…)

Gehiago jakin nahi duzu?

Otsail amaieran AZTIk azalpen saio berezia egingo du informazio gehiago nahi duten ULMAko kideentzat.

Ikerketan parte hartzea erabakitzen duzunean, inprimaki bat bete beharko duzu, eta baldintzak betetzen badituzu, AZTI zurekin harremanetan jarriko da, ikerketan sar zaitezen.  Eta oraindik zalantzaren bat baduzu, idatzi helbide honetara: ays@azti.es