Tradizioaren eta modernitatearen arteko fusioa IEBren (Burtsa Ikasketen Institutua) eraikin berrian, Madrilen — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Tradizioaren eta modernitatearen arteko fusioa IEBren (Burtsa Ikasketen Institutua) eraikin berrian, Madrilen

Tradizioaren eta modernitatearen arteko fusioa IEBren (Burtsa Ikasketen Institutua) eraikin berrian, Madrilen
2025/04/24

Madrilgo Burtsa Ikasketen Institutuak (IEB) unibertsitate klasikoetan, hala nola Oxford edo Cambridgeko unibertsitateetan inspiratutako proiektu arkitektoniko handinahi bati forma eman dio.

Premisa nagusia harri naturalaren antzeko estetika lortzea izan da, baina ULMA Architectural Solutionsen Stoneo materialaren moldakortasunarekin eta iraunkortasunarekin.

Material hori harri tradizionala baino arinagoa eta malguagoa da, eta eraikinaren forma konplexuetara egokitutako soluzioak sortzeko aukera ematen du, zehaztasun eta xehetasun handiko diseinua eginda.

Stoneo arina denez, azkarrago eta seguruago gauzatu ahal izan da, kostuak eta ingurumen inpaktua murriztuta, eta eraikitzea errazago izan da, diseinuaren jatorrizko ikuspegia arriskuan jarri gabe.

Guztira neurrira  aurrefabrikatutako hainbat pieza sortu dira:

  • 380 azpadura
  • Leihoetako 600 nerbio
  • 500 moldura zurezko testurarekin
  • 200 arku
  • 600 erlaitz
  • 55 pinakulu

Proiektuak ULMAren hiri altzarien bildumako HARRI banku batzuk ere baditu. Diseinu xume eta dotoreko banku hauek unibertsitateko patio zentralean jarri dira.

Azken batean, ULMAko Stoneo aurrefabrikatuek ukitu magikoa eman diote azkenean proiektu bikain honi. Eraikinari, kanpoko fatxadetatik barruko patio ikusgarriraino, dron batekin ateratako irudiak ikusi nahi badituzu, sakatu play: