Terraza aurrealde pertsonalizatuak eta sormenezkoak Moralejan (Madril) — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Terraza aurrealde pertsonalizatuak eta sormenezkoak Moralejan (Madril)

Berriro ere ULMA Architectural Solutionsek neurrira egindako aurrefabrikatu arkitektoniko bereziak diseinatu, garatu eta instalatzeko ahalmena erakutsi du.
Terraza aurrealde pertsonalizatuak eta sormenezkoak Moralejan (Madril)
2019/06/20

Moraleja auzoko (Madril) bizileku bat, 50 urte baino gehiago dituena; urteen eta eguraldiaren eraginez, terrazetako piezak zahartuta zeuden eta erortzeko arriskua zegoen.

BEHARRA

Aurrealdean pitzatutako panelak zeuden, armaduren egoerarekin bat. Era berean, behealdean ere luzetarako pitzadurak ikus zitezkeen, gune horretako panelaren armaduraren egoerarekin ere bat zetozenak. Gainera, jardineretako ur iragazketek eragina zuten aurrefabrikatutako paneletan, armadurak eta horiek oinarritzen diren egitura laguntzailea herdoilduz.

Jabeek hondatutako pieza originalak aldatzea erabaki zuten, sormen handiko formak dituztenak eta eraikinari pertsonalitate handia ematen diotenak.

SOLUZIO PERTSONALIZATUA

Soluzio pertsonalizatua izan denez, antzeko piezak lortu ahal izateko, baina iraunkorragoak, ULMAk eraikineko fatxadaren zati handi bat eskaneatu behar izan zuen lehen zegoen modeloaren pieza lortu ahal izateko 3D inpresioan. Lehenengo pieza horretatik abiatuta, moldeak egin ziren eta lehen prototipoak lortu ziren. Horiek obrara bidali ziren eta bezeroaren behin betiko oniritzia jasotakoan azpiegitura espezifikoa diseinatu, definitu eta garatu zen piezak fatxadan jartzeko.

Terrazetako eta etxebizitzetako aurrealdeko karelak aldatu dira solairu guztietan, hor sartzen dira fatxadaren estaldura osatzen duten kanpoko panelak, fabrikako adreiluzko arkugainerak eta panelen barrualdean kokatutako jardinerak eta horien inpermeabilizazioa.