Taldeko bazkide eta langileek erantzun zabala eta positiboa eman diote ULMAk zerbait esan nahi dizu News Korporatiboari buruzko inkestari — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Taldeko bazkide eta langileek erantzun zabala eta positiboa eman diote ULMAk zerbait esan nahi dizu News Korporatiboari buruzko inkestari

Urtarrilean News Korporatiboari buruzko inkesta bat egin dugu ULMAko negozio guztietako pertsonen artean eta emaitza oso ona izan da.
Taldeko bazkide eta langileek erantzun zabala eta positiboa eman diote ULMAk zerbait esan nahi dizu News Korporatiboari buruzko inkestari
2020/02/11

214 erantzun jaso dira, eta pertsonen %96,26k erantzun positiboa eman dute buletin honekiko duten benetako interesari buruz. Era berean, uste dute bidalketa-maiztasuna zuzena dela eta gizarte-gaien atala dela interesgarriena %85,51rentzat. Beste interes-gai batzuk honakoak dira: lan arloko komunikazioak, erantzunen %75,70; eta zozketei buruzkoak, % 68,69.

Erantzunen arabera, gure lankideek nahi dute informazioa jasotzea ULMA Taldeari buruz, negozioei buruz eta, oro har, egiten diren jardueren gainean, proiektuei dagozkienak zein gai sozialei buruzkoak. ULMAko jendearen kolaborazioa eskertzeko, zozketa bat egin zen eta irabazlea ULMA Packagingeko Iñigo Martínez de Zuazo izan zen.

Azken finean, ULMA Taldeko bazkide eta langileeen gogobetetasuna ULMA News-arekin 70,56 % altua da eta 20,09 % oso altua da. Horrek adierazten du gure kolektiboak komunikazio-euskarri korporatibo eta digital hau begi onez ikusten duela. Datu horiek guztiek News-aren diseinua eta bere edukiak etorkizunean hobetzeko balioko digute. Eskerrik asko guztioi!