SAUDI ARAMCO- k ULMA Piping bisitatu zuen Irailean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Forged Solutions

SAUDI ARAMCO- k ULMA Piping bisitatu zuen Irailean

Irailean Saudi Aramco petrolio enpresako erosketa saileko langileen bisita edukitzeko ohorea izan zuen ULMA Piping-ek. Saudi Aramco Arabia Saudiko estatuko enpresa da.
SAUDI ARAMCO- k ULMA Piping bisitatu zuen Irailean
2012/11/14

Enpresa hau munduko lehena da petrolio erreserbatan, 260 milioi barril baino gehiagorekin eta eguneko 9,1 milioi barrileko erauzte ahalmena du. Bere fintze ahalmena eguneko 4 milioi barril baino gehiagokoa da. Zifra hauek gutxi balira bezala, esan beharra dago, gas naturalaren erreserbetan mundu mailako laugarren enpresa dela, eta munduko lehena produktu honen esportazioan.

Lehenengo puntuan aipatu den bezala, Saudi Arabian dagoen enpresa hau 1933an sortu zen, Saudi Arabiako eta Amerikako gobernuen elkarlanari esker, eta hortik dator ARAMCO bere jatorrizko izena (Arabian American Oil Company). 1970. eta 1980. urteen artean enpresaren kontrola apurka-apurka Saudi Arabiako gobernura pasa zen eta horren ondorioz izena aldatu zuten, Saudi Aramco bilakatuz. Munduko puntu desberdinetan dituzte bulegoak, esaterako: Txinan, Japonian, Holandan, Korean, Singapur-en, Arabiar Emirerri Batuetan, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan. Gaur egun, 54.000 langile dituzte, 70 lurraldetan banatuta.

ULMAk, era aktiboan dihardu Saudi Arabiako garapenaren motor nagusia den enpresa honekin elkarlanean, eraikitzen ari diren petrolio-findegien garapenean zein dagoeneko eraikita dauden findegien hedapenean. Batzuetan, elkarlana zuzena da; bestetan, zonalde horretako banatzaile garrantzitsuenen bitartez edo munduko ingeniaritza enpresa nagusienen bitartez lortutakoa. Azken bi urte hauetan hainbat proiektu garatu dira, YANBU eta JUBAILeko petrolio-findegiak azpimarragarriak izanik, izugarrizko guneak, ondorengo urteetan munduko findegi garrantzitsuenak izango direnak.

Bezero honek ULMA Piping-en sektorean duen garrantzia azaldu ondoren, bisita oso arrakastatsua izan zela aipatu beharra dago. Bisitariek enpresaren oso irudi ona eraman zuten, ULMA Piping-ek egun merkatuan duen lider posizioarekin bat datorrena.