- Ulma Construction
Pragako metroan ate irekien jardunaldia
Pragako metroaren A Linea luzatzeko proiektuaren barruan eraikitzen ari diren lau geltokietako bat da Petriny geltokia. Proiektu honen barruko tunelik luzeena da, luzeran 220 m-koa, altueran 16 m-koa eta zabaleran 22 m-koa.
Herrialdeko hiririk handienean dago eta 8 km-ko azpiegitura sare baten parte da, trafikoa hiriburuaren lur azpitik bideratuz. Aireztatze hodien sare konplexua dimentsio handiko tunel batzuez dago osatua eta horien artean SO 05 nabarmentzen da, Txekian momentuz eraiki den zeharkako sekziorik handiena.
ULMA Construccionen zerbitzu teknikoak , produktu bakarrarekin, MK Sistemarekin, obrako konfigurazio ezberdinei soluzioa eman die.
ULMA Construccionek tunelaren orgaz gain, isolatze eta burdin lanak eta aurpegi bateko hormen enkofratze lanak egin ditu. Laster Cerveny Vrch hurrengo geltokiko lanekin hasiko da.
Erlazionatutako Erreportaiak
Erlazionatutako Elkarrizketak
- TALENTUAREN KUDEAKETA. “ULMA barruan dagoen talentua indartu behar dugu, eta talentu hori bizigarri berriarekin uztartu, aurre egin beharreko erronkei erantzun ahal izateko.”
- “Sustatu behar dugun oinarrizko indargunea pertsona bakoitzarena da. Gainerako indarguneak hortik jaiotzen edo eratortzen dira”.
- 23 herrialdetan presentzia zuzena dugu