Ulma Taldea
Portaldeko hileko bisita kopuruaren hazkunde progresiboa
Orain dela urte bat baino gutxiago egiaztatu genuen 2012ko lehen hilabeteetan Portaldeko hileko bisita kopurua 5.000 baino gehiagokoa izan zela eta orain datuek baieztatzen dute ULMA Taldeko erabiltzaileen artean Portalde sendotu egin dela, izan ere, urteko azken hilabeteetan hilero 6.000 sarrera inguru edo gehiago izan dira Portaldera.
2008an Portalde ireki zenetik, sarreren hazkundeak nabarmen egin du gora, 2008an hilero 1.700 bisita izatetik, 2012an erregistratutako hileko batez besteko 5.500 bisita baino gehiago izatera pasa da eta.
Iazko urtean zehar abian jarritako berregituraketa prozesuaren lehen fasea arrakastaz bukatu da. Plataformako atal ezberdinetan aldaketa egokiak egin dira bai itxuran, bai edukietan eta horri esker, plataforma arintasun, argitasun eta erraztasun handiagoarekin erabil daiteke.