Portaldek hilero 5.000 bisita baino gehiago hartzen ditu — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Portaldek hilero 5.000 bisita baino gehiago hartzen ditu

Portaldeko sarrerak nabarmen handitu dira orain dela 4 urte ireki zenetik, 2008. urtean hilean batez beste 1.700 bisita izatetik azken hilabeteetan 5.000 bisita baino gehiago izatera iritsi baita.
Portaldek hilero 5.000 bisita baino gehiago hartzen ditu
2012/07/01

Datu horrek berretsi egiten du ULMA Taldeko erabiltzaileen artean Portalde tresna erabilgarri gisa finkatu dela, uneoro behar den informazioa arin eta erraz eskuratu ahal izateko. 4 urteotan Portalde lortzen joan den bolumenak proiektuaren arduradunak aurten bertan edukiak berrantolatzeko prozesu bati ekitera animatu ditu. Prozesu hori progresiboki garatuko da eta, bateko eta besteko sekzioetan, forman zein edukian egingo diren aldaketak pixkanaka ikusten joango dira, betiere Intranetaren operatibotasunari berari eragin gabe, izan ere, erabiltzaileek bertako zerbitzuak gaur egun bezala erabiltzen jarraitu ahal izango dute. Urtearen amaierari begira, Taldeko Marka, Komunikazio, Enpresaren Erantzukizun Sozial eta IKTen Arloaren ardurapean, plataforma berri bat abiaraziko da, Begira OnLine izenekoa: ULMAko kolektibo osoak bertan libreki sartzeko modua izango du, eta iragarki taularen zeregina ere beteko du, ULMAren eta bere Negozio guztien gaurkotasuna ezagutzeko. Begira OnLine tresnak Portalderekin batean landuko du ULMAko informazio publiko guztia eta, horrenbestez, segurtasun arazoengatik Portalden sartzeko gaur egun dagoen handicapa gaindituko da.