Ulma Taldea
Pintura Lehiaketako sari banaketa burutu da ULMA Taldeko bazkide eta langileen seme-alabentzat
Joan den irailaren 27an ULMA Taldeak antolatutako eta bere bazkide eta langileen seme-alabei zuzendutako Pintura Lehiaketaren IV. Edizioko sari banaketen ekitaldia burutu zen.
“Margotu ditzagun gure herriak” izenburupean, haurrek marrazki bidez azaldu zuten euren herriak adierazten diena. Parte hartzaileak bi mailatan banatu ziren: 5 urte arteko haurrak eta 6 eta 10 urte artekoak. Irabazleak hauek izan ziren: Eritz Cerqueira 5 urte artekoen mailan eta Malen Artetxe 6 eta 10 urte artekoen mailan. Irabazleek quad bateriaduna eta flicker patinetea eskuratu zuten. Gainera, sari banaketen ekitaldira etorritako guztiek pintura set txiki bana jaso zuten euren parte hartzea eskertzeko.