Ulma Taldea
Parte hartu ULMArekin 30 egun bizikletaz erronkan, Ciclogreen programaren bidez
30 egun bizikletaz izeneko erronka apirilaren 1ean hasiko da, eta 30ean amaituko; lanera bizikletaz joatea izango da erronka, hau da, lanerako joan-etorriak modu jasangarrian egitea, ingurumenari mesede eginda
![Parte hartu ULMArekin 30 egun bizikletaz erronkan, Ciclogreen programaren bidez Parte hartu ULMArekin 30 egun bizikletaz erronkan, Ciclogreen programaren bidez](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/parte-hartu-ulmarekin-30-egun-bizikletaz-erronkan-ciclogreen-programaren-bidez/@@images/image-900-f97432dec59a985ef4173219f8380b8a.jpeg)
Aukera bikaina da ohiturak aldatu eta garraiobide iraunkorragoak eta seguruagoak erabiltzen hastea erraztuko duten neurriak abian jartzeko.
Oraindik ez baduzu Ciclogreen-en izena eman, deskargatu aplikazioa zure mugikorrean, erregistra zaitez ulmawin kodea erabiliz ULMArekin parte hartzeko, mugitu zaitez bizikletaz eta erabili aplikazioa zure joan-etorriak erregistratzeko.
Zure ingurunea hobetu dezakezu!