Onean eta txarrean
Gol bat, gelditu bat, falta bat, gureak jokatzen ikusten ditugun bitartean gure aulkietatik salto egitea eragiten duten ekintzak dira. Futbola pasioa delako, identitatea delako, partekatzea delako eta batasuna delako. Gu, gipuzkoar onak garen aldetik, egundoko talde bat babestu nahi dugu: Eibar Kirol Elkartea.
Ipurua ikur bat da Eibarreko zale guztientzat, eta taldearen ibilbidean zehar eboluzionatzen joan da, lehen mailako estadio bihurtu arte.
ULMAn metamorfosi prozesu horretan parte hartzeko aukera izan dugu eta plazerra izan da, gure drainatze sistemak instalatu baititugu beraien instalazioetan.
ULMA drainatze sistema Ipuruako futbol zelairako
Sport gamako kanalak kirol instalazioetarako pentsatuta daude. Bereziki diseinatutako ertz borobil bat dute, zelai artifiziala kanalarekin hobeto lotzea ahalbidetzen duena, horrela doikuntza handiagoa emanez. Guztira 230ML SU200 kanal hornitu ditugu.
Ipuruako zerbitzugunean mantentze ibilgailuak daude etengabe drainatze sistemen gainetik pasatzen; beraz, eremu horretan instalatutako kanalak ibilgailuen zirkulaziorako egokiak izan behar dira. Eskakizun hori betetzeko, MultiV+ 200 kanal tekniko hornitu ditugu, hormigoi polimeroz eginak eta D400 karga motarako.
Erantsitako entrenamendu eremua: Atxabalpe
Ipuruaz gain, Eibarrek Atxabalpe futbol zelaia ere badu. Bada, espazio honetan, C250 arteko kargak jasango zituzten saretak zituzten kanalak behar zituzten, eta, horretarako, beste behin ere, 210ML MultiV+ kanalak instalatu dira, sareta galbanizatuarekin eta takoien aurkako diseinuarekin.
Hemendik gure babes osoa eman nahi diogu zazpi urtez handienen aurka borrokatu den talde bikain honi, eta badakigu laster berriro egingo duela, ezaugarri duen indar, errespetu eta apaltasun berarekin.
Izan ere, bigarren mailan dagoenez, inoiz baino gehiago behar du gure laguntza. Badakizu, onean eta txarrean Aupa Eibar! GORA ARMAGINAKKKKK!