Oñatiko Urrexolako Andre Mariaren parrokia elizako erlojua zaharberritzen lagundu du ULMAk
Azken urteetan, auzoko jaietarako baino ez zaio eman korda erlojuari, baina zikin zegoenez eta pieza batzuk hondatuta zituenez erlojua geldituz joan da.
Auzoko pertsonek antzinako erlojuak zaharberritzen aritzen zen errementari-erlojugileen elkarte baten berri izan zuten eta haiekin harremanetan jarri ziren eta ULMAren laguntzarekin erlojua zaharberritzeko lanak hasteko aukera izan zuten.
"Uztailean etorri ziren Urrexolara erlojugilea eta bere laguntzaileak, eta Auzolanen desmuntatu genuen erlojua, baita erlojuaren esfera ere, eta pieza guztiak auzoko eskolan utzi ziren ordenatuta. Esfera eta pieza bakoitza ondo garbitzeko agindu ziguten, akatsak non zeuden zehazteko. Garbitu ondoren, erlojugilea bueltatu zen makineria muntatzen hasteko eta, horrela, konpondu edo ordezkatu behar ziren piezak bereizteko", esan digu ULMA Packagingeko Gorka Larreak. 3-4 hilabetean proiektua amaituta ikusi ahal izango dugu.
Sakatu irudian prozesuaren zati bat ikusteko.