Ulma Taldea
Oñatiko hizkeran sakontzeko ikastaroa
ULMA Taldean euskara ikasi edo eta hobetzeko antolatzen diren ikastaroen artean, Oñatiko hizkeran sakontzeko ikastaroa eskaini zen azaroan.
Denera 2 orduko 4 saio egin ziren ostiral arratsaldeetan, 16:00etatik 18:00etara, Oñatiko Udal Euskaltegian. Ikastaroa Udal Euskaltegiko Roberto Altunak gidatu zuen eta ULMAko negozio desberdinetako 6 ikaslek parte hartu zuten. Guztiak ere ikastaroaren balorazio positiboa egin zuten.
ULMA Taldeak ikastaro hau eskaintzen duen bigarren aldia izan da. Lehenengoa 2019an egin zen eta bertan landutako edukiak pilula formatuan jarri ziren aurkezpen batean, oraindik ere baliagarri eta erabilgarri den aurkezpena. Oñatiko hizkeran pittin bat sakondu gura? Sartu hemen.