Ulma Taldea
Omenaldi hunkigarria ULMA Taldeko erretiratuei
Pasa den ostiralean, ekainak 7, ULMA Taldeko erretiratuek beren omenaldiko eguna ospatu zuten.
250 lagun inguru elkartu ziren Oñatiko Zubikoa kiroldegian, non omenaldiko bazkaria ospatu baitzen, jai giroan eta lankideek elkarrekin egonda.
Aurretik negozioak bisitatu zituzten, non kooperatibaren bilakaera ikusi ahal izan zuten, eta hitzaldi bat eduki zuten Taldearen auditoriumean, non Iñaki Gabilondo zuzendari nagusiak eta Raul Garcia lehendakariak ULMAren gaurko egoera sozio-enpresariala aurkeztu baitzitzaien.