Ulma Conveyor Components
OCPrentzat POSCO-ko proiektua
Koreako POSCO Engineering enpresak bi kontratu adjudikatu dizkio ULMA Conveyorri, fosfatoaren tratamendurako arrabolak eta euskarriak hornitzeko Marokoko OCPrentzat. Proiektua Maroc Phosphoreren instalazioetan gauzatuko da, Jorf Las Far herrian.
Azken bezeroa OCP da, eta ULMA Conveyorrek arrabola berriak hornitzeko kontratua du lehendik ere, munduko fosfato-ekoizle nagusia den enpresa horrekin. OCP asmo handiko proiektu batean sartuta dago, 2020. urtera begira, fosfatoa erauzteko ahalmena bikoiztu eta prozesatzeko gaitasuna hirukoizteko. Horretarako, 115 bilioi MADeko (10.000 milioi € inguru) inbertsio-plana onartu dute.
Plan horren arabera, hiru meategi berri sortuko dira Khouribgan eta laugarrena Gantourren. Plan horren giltzetako bat Khoribga eta Jorf Las Farreko tratamendu-instalazioak lotzen dituen “pipeline” berria da. Orain arte fosfatoa trenez garraiatzen zen. Hodi berriarekin garraio-kostua 8 USD Tm-etik 1 USD Tm-era jaitsiko da.