Ulma Conveyor Components
OCPrentzat POSCO-ko proiektua
Koreako POSCO Engineering enpresak bi kontratu adjudikatu dizkio ULMA Conveyorri, fosfatoaren tratamendurako arrabolak eta euskarriak hornitzeko Marokoko OCPrentzat. Proiektua Maroc Phosphoreren instalazioetan gauzatuko da, Jorf Las Far herrian.
![OCPrentzat POSCO-ko proiektua OCPrentzat POSCO-ko proiektua](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/ocprentzat-posco-ko-proiektua/@@images/image-900-f0d212709151b071dda72831d9265cdc.jpeg)
Azken bezeroa OCP da, eta ULMA Conveyorrek arrabola berriak hornitzeko kontratua du lehendik ere, munduko fosfato-ekoizle nagusia den enpresa horrekin. OCP asmo handiko proiektu batean sartuta dago, 2020. urtera begira, fosfatoa erauzteko ahalmena bikoiztu eta prozesatzeko gaitasuna hirukoizteko. Horretarako, 115 bilioi MADeko (10.000 milioi € inguru) inbertsio-plana onartu dute.
Plan horren arabera, hiru meategi berri sortuko dira Khouribgan eta laugarrena Gantourren. Plan horren giltzetako bat Khoribga eta Jorf Las Farreko tratamendu-instalazioak lotzen dituen “pipeline” berria da. Orain arte fosfatoa trenez garraiatzen zen. Hodi berriarekin garraio-kostua 8 USD Tm-etik 1 USD Tm-era jaitsiko da.