Nola saihestu horma eta fatxadetako iragazketaren bidezko hezetasun gogaikarri hori — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Nola saihestu horma eta fatxadetako iragazketaren bidezko hezetasun gogaikarri hori

Gure produktuak hobetzeko eta gure bezeroen lana errazteko arazoak konpontzea gure maximoetako bat da. Eta sustatzailea, eraikitzailea edo obraburua bazara eta hormetan eta fatxadetan hezetasun arazoak izan badituzu, hau zure interesekoa izango da.
Nola saihestu horma eta fatxadetako iragazketaren bidezko hezetasun gogaikarri hori
2021/11/29

Ura ezinbestekoa da bizitzarako, horretaz ez dago zalantzarik. Baina ia guztiarekin gertatzen den moduan, oreka behar dugu. Urria edo ugariegia bada, arazo bat dugu eta hezetasun moduan aurkitzen badugu baita ere.

Honaino denok ados.

Zuk ere irtenbide bat bilatzen baduzu zure horma eta fatxadetan hezetasunak saihesteko, jarri harremanetan eta lagunduko dizugu.

Baina, gainera, urak beti aurkitzen du irteera bidea, ez baitago kontra egiten dion ez zirrikiturik, ezta junturarik ere.

Junturak edozein eraikuntzen puntu gatazkatsua dira; izan ere, behar bezala jartzen ez badira, alkandoraren lehen botoia gaizki lotzea bezala da, edo konturatu eta zuzendu egiten duzu, edo horma hezetasun orbanez betetzen da.

Horixe gertatzen da denborarekin gure etxeetako horma edo fatxadetan. Euria hormaren gainean erortzen da. Hau, horma txapel batzuez babestua dago, bata bestearen ondoan jartzen direnak, behar bezala zigilatutako dilatazio juntura batez bananduak.

Hori da prozedura normala eta zuzena. Arazoa da, denboraren poderioz, zigilatzea zahartu egiten dela eta bere funtzioa egiteari uzten diola. Azkenean, euri ura hormaren barruan iragazten da, orban eta hezetasun arazotsuak sortuz. Botoia okerreko zuloan bezala.

Hori gerta ez dadin, zer konponbide garatu dugun kontatuko dizut.

Irtenbide erraza, praktikoa eta iraunkorra.

J- MAX juntura estankoa da, horma txapelen eta isurkinen arteko topaketetan sortzen diren hezetasunentzako irtenbide iraultzailea.

J-Max-09.jpg
Zer lortuko dugu J-max Junturarekin?

Oso erraza dena, dilatazio junturen artean iragazitako euri ura kanporantz hustea lortzen dugu. Demagun drainatze kanal txiki bat jartzen dugula piezen artean, eta, gainera, paramentutik irteten dela, euri ur guztia biltzeko eta husteko. Horrela, ez da ur orbanik agertzen. Hitz gutxitan: juntura estankoa lortzen dugu.


J-Max, PVC zurrunean egina dago. Piezen artean jartzean, heltzeko morteroan enbutituta geratzen da, eta, jarri diren baranda eta isurkiekin batera, akabera iragazgaitza eta iraunkorra lortzen dute, zigilatu beharrik gabe.

Zer abantaila ditu?

  • Horma txapelen eta isurkien arteko junturen estankotasuna ziurtatzen du
  • Fatxadan orbanik ez agertzea laguntzen du
  • Ez da denborarekin hondatzen, bere materialaren izaeragatik
  • Oso erraz instalatzen da
  • Ez du zigilaturik behar
  • Eta luzera horma zabalera guztietara egokitzen da.

 

Zuk ere irtenbide bat bilatzen baduzu zure horma eta fatxadetan hezetasunak saihesteko, jarri harremanetan eta lagunduko dizugu.