Nola interpreta ditzaket nire analisien emaitzak? — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Nola interpreta ditzaket nire analisien emaitzak?

Urtarrilaren 31an arratsaldeko 17:30etan, ULMAko Mediku zerbitzuak (Ekhine Zumeta) Taldeko Zerbitzu zentralean analisien emaitzak nola interpretatu hitzaldia emango du.
Nola interpreta ditzaket nire analisien emaitzak?
2023/01/19

Hitzaldiaren helburua da ulertzea zer funtzio duten ULMAn urtero egiten diren odol eta gernu analisiek: Zertarako balio dute? Aldatu al daitezke gure bizi ohiturekin? Kezkatu behar al gara batez besteko balioak gainditzen baditugu edo balio horietara iristen ez bagara? Noiz kontsultatu behar diogu medikuari?

Plazak mugatuak dira eta urtarrilaren 25a izango da izena emateko azken eguna. Hitzaldi-gela aurrerago zehaztuko dugu, izena ematen duen pertsona kopuruaren arabera. Hitzaldia 45 min ingurukoa izango da.

Eman izena