Ulma Taldea
"Nire aukera da! ULMA aukeratzen dut" Marka Enplegatzailearen kanpaina berria abian jarri dugu
Ikus-entzunezko lehen pieza kaleratu dugu, eta, horrekin batera, MARKA ENPLEGATZAILEAren kanpaina abian jarri dugu; "Nire aukera da! ULMA aukeratzen dut".
Kanpainaren lehen fasea datozen asteetan garatuko da, hainbat komunikabide eta komunikazio kanaletan.
Dakizuenez, gure negozio guztietako gazteak dira kanpainaren protagonistak. Urtean zehar, komunikazioko euskarri eta kanal bat baino gehiagotan ikusiko dituzue gazte horiek.
Hemen duzue, ikus dezazuen, Kanpainaren lehen ikus-entzunezko pieza.
>