Nerabezaroa — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Nerabezaroa

12-13 urterekin hasi eta 19-20 urte bitarteko adin tarteari buruz hitz egingo dugu ULMA Fundazioak antolatzen duen hurrengo guraso-eskolan. Topaketa apirilaren 25ean izango da, osteguna, 17:00etatik 19:00etara, ULMA Taldeko bulegoetan, Oñatin.
Nerabezaroa
2019/04/09

Aldaketez betetako adina, pertsonengan eraldaketa handia sortzen duena: adimena garatzea, burmuinaren heldutasun biologikoa, norberaren nortasuna aurkitzea... Gure seme-alabak hazi egin dira eta orain gazteak dira; oraindik ez dira helduak, baina dagoeneko haurrak ere ez.

Orain arte guraso gisa izan ditugun zaintzaile eta hezitzaile eginkizunak ere aldatu egin behar dira, izan ere, eboluzionatu eta egokitu egin behar dira behar berrietara.

Eta horri guztiari buruz hitz egingo dugu Rafael Cristobalekin. Medikuntzan, Neurologian eta Haur-psikiatrian doktorea da eta Haur Psikologia Ebolutiboko irakaslea HUHEZIn (Mondragon Unibertsitatea) eta irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean.

Gaia interesatzen bazaizu eta joan nahi baduzu, mesedez erregistratu hemen, bilera antolatu ahal izateko.

Edozein zalantza izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke ulmafundazioa@ulma.com helbidean edota 943 250 300 telefonora deituz.

ULMA Taldeko bulegoetan (Garagaltza auzoa, 51) elkar ikusiko dugu.