Nazioarteko 2 proiektu ingeniaritza aleman batentzat
Alemaniako erreferentziazko ingeniaritza batek ULMA Conveyor Componentsi esleitu dio arrabolak hornitzeko kontratua, nazioarteko bi proiektutarako: horietako bat Saudi Aramcorentzat da –munduko Oil & Gas konpainiarik handienetakoa da, Saudi Arabiako Gobernuaren jabetzakoa–, eta bestea Turkmenistaneko ongarri konpainia batentzat.
Ingeniaritza horrekin dagoen harremanean inflexio puntua da, izan ere, etengabe posizionamendu lanak egin diren arren, orain dela urte batzuetatik hona ez zioten inolako kontraturik esleitu ULMA Conveyor Componentsi. Halaber, esleipen bikoitz hori mugarri garrantzitsua da ULMA Conveyor Componentsentzat, izan ere, Alemaniako merkatua zein bezeroa, biak ala biak, estrategikoak dira konpainiaren hedapen planari dagokionez.