MultiV+ kanalen gama berria
![MultiV+ kanalen gama berria MultiV+ kanalen gama berria](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/multiv-kanalen-gama-berria/@@images/image-900-f0d212709151b071dda72831d9265cdc.jpeg)
I+G prozesuen bilakaerari esker eta drainatze soluzioetan 20tik gora urtean metatutako esperientziari esker, ULMA Hormigon Polimerok multi V+ drainatze kanalen gama berria garatu du, merkatuaren beharrei egokitua eta hobetua; horretarako, gainerako produktu gamen abantaila hauek sistema bakarrean batu ditu: SELF sistemaren ekonomia, MINIaren altuera murriztuak, F sistemaren 8 puntuko lotura, eta U eta UK sistemen ur jauzi erako malda aukera.
multi V+ sistema hainbat altueratan dago eskuragarri, D400 karga motaraino. Sistema egokia da oinezkoentzako guneetarako, saltoki guneetarako eta era guztietako ibilgailuen aparkalekuetarako.
multiV+ sistemaren abantailak
· V erako ebakidura optimizatua.
· Rapidlock finkapen sistema.
· Egonkortasun mekanikoa 8 lotura puntutan.
· Finkatzeko aukera ugari.