MINTZODROMOA ULMAn — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

MINTZODROMOA ULMAn

Azaroaren 29an Julian Iantzi telebistako aurkezle famatua Patagoniatik ULMAra zuzen-zuzenean etorriko zaigu, besteak beste, euskararekin izandako esperientziaren berri emateko.
MINTZODROMOA ULMAn
2012/11/19

Ondoren, Julian Iantzik ULMAn azken urteotan euskara ikasten ari(tu) diren langile batzuei emango die hitza eta horiek ere euskararekin bizitakoaren berri emango digute, hau da, ULMAn euskara ikastetik erabiltzera egindako jauzia nola egin duten azalduko digute.

Segidan, MINTZODROMOari izena eman dion mintzapraktika egingo dugu denon artean, euskaraz: euskara ikasleak, berbalagunak eta euskaraz dakitenak gai batzuei buruz arituko dira euskaraz. Julian Iantzik berak ere parte hartuko du eta beraz, berarekin euskaraz aritzeko aukera ere izango dugu.

Amaierako ekitaldian, sorpresatxo batzuk izango ditugu.

Eguna: 2012-11-29 (osteguna)

Ordua: 16:45-19:00

Lekua: ULMA HANDLING SYSTEMS (Iker Lukas gela)

EGITARAUA:

16:45 Ongietorria eta aurkezpena

17:00 Hitzaldia, Julian Iantzi telebistako aurkezlearen eskutik: ”Euskararekin   izan dudan esperientzia”.

17:30 ULMAko langileen bizipenak. “Ikastetik erabiltzera”

17:50 Euskaraz tertulian

18:40 Amaierako ekitaldia

19:00 Itxiera