Mikel Uñak, ULMA Taldeko Lan Osasuneko Zerbitzuko medikuak, "Silikosia" zaintza Espezifikoko Protokolo berrian lagundu du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Mikel Uñak, ULMA Taldeko Lan Osasuneko Zerbitzuko medikuak, "Silikosia" zaintza Espezifikoko Protokolo berrian lagundu du

Joan den maiatzaren 11n, XIV. Prestakuntza-tailerra egin zen: "Zaintza Espezifikoko Protokolo Berriaren aurkezpena: Silikosia", batez ere, prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileei zuzendua, egunero aplikatzeko. Prestakuntza hori online egin zen.
Mikel Uñak, ULMA Taldeko Lan Osasuneko Zerbitzuko medikuak, "Silikosia" zaintza Espezifikoko Protokolo berrian lagundu du
2021/05/20

Ekitaldian 140 profesionalek eman zuten izena prebentzioaren, laneko medikuntzaren eta pertsonen kudeaketaren arloetan (besteak beste), eta guztira 105 pertsona konektatu ziren zuzeneko prestakuntzara.

Tailerrean silize kristalinarekiko esposizioak sortzen dituen patologiak eta aplikatu beharreko protokoloa deskribatu ziren. Protokolo horren egileetako bat Mikel Uña da, eta Estatuko Osasun Sistemaren Lurralde arteko Kontseiluak onartu du jada, estatu osoan silize-hautsaren eraginpean dauden pertsonen berariazko zaintza egiteko gida izateko.