Menopausia: Zientzia mito faltsuen aurrean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Menopausia: Zientzia mito faltsuen aurrean

Azaroaren 28an, 17: 30etan, ULMAko Lan Osasun Zerbitzuak, Ekhine Zumeta medikuaren eskutik, menopausiari buruzko hitzaldia eskainiko du ULMA Taldeko Zerbitzu Zentraletako auditorioan.
Menopausia: Zientzia mito faltsuen aurrean
2023/11/15

Zer da menopausia? Noiz hasten dira sintomak? Zerbait egin dezaket horiei aurrea hartzeko? Ba al da ondoriorik epe luzera? Galdera hori eta beste asko sortzen dira emakumeen artean. Gainera, bizitzaren etapa hau mito faltsu eta tabuez ere inguratzen da.

Zientzia da galdera posible horien guztien erantzuna, baita mitoei eta tabuei aurre egiteko tresna. Gure mediku Ekhine Zumetak zuzendutako hitzaldiak bizi-zikloaren etapa honen ezaugarri nagusiak ezagutzeko tresnak landu eta arazo emozionalak zein fisikoak prebenitzeko autozainketa-jarraibideak azaldu eta eztabaidatzeko balioko du.

Hitzaldia ULMA Taldeko Zerbitzu Zentraletako auditorioan izango da.

Parte hartu nahi baduzu, esteka honetan eman izena