Malagako aireportua zabaltzea. Goi mailako soluzioak goi mailako proiektu batean.
Aurten zabaltzeko lanak amaituko dira, eta horrenbestez erreferentzia bilakatuko da Mediterraneoko aireportu turistikoen artean. Proiektu izar horretan, ULMA Hormigon Polimerok instalazioak drainatzeko eta kanalizatzeko sistema aurrefabrikatuak emanez parte hartu du.
Azken urteetan Malagako aireportuko bidaiarien kopuruak izan duen igoeraren ondorioz AENAk zabaltzeko lanari ekin zion, eskari turistiko gero eta handiagora egokitzeko. Malaga Plana da, 1.775 milioi euroko inbertsioa duen proiektu goranahia, eta, besteak beste, Malagako Aireportuko terminalerako eraikin berria egitea eta hegaldi eremua zabaltzea ekarri du. INECO Ingeniaritza arduratu da hegaldi eremua zabaltzeko proiektua garatzeaz eta, horretarako, hegaldietarako bigarren pista bat eraiki da, 3.090 metrokoa eta 14º-ko dibergentzia duena gaur egungoarekin alderatuta.
| Drainatze sistema
Horrelako ezaugarriak dituen proiektu batean, drainaketa sistema funtsezko faktore bihurtzen da, bai pista gaineko ura kanporatzeko bai produktuak karga handiekiko duen erresistentzia segurtatzeko. Malagako Aireportuak ULMA Hormigon Polimerori eskatu dio hegaldi eremuko pista berria drainatzeko sistema, eta horrek 30.000 ML drainaketa kanal baino gehiago jarri ditu, kaskadako maldarekin eta %2,5eko malda erantsiarekin.
| Kondukzio elektrikoak kanalizatzeko sistema
Horrez gain, ULMAk 40.000 ML baino gehiago jarri ditu balizatze instalazioak kanalizatzeko sistemarako. Polimero hormigoiz aurrefabrikatutako piezen sistema bat da, oinarrian elementu hauek dituena: orrazia, kableei eusteko erretiluak, transformadoreetarako arketak eta burdinurtu nodularrezko estalkiak.