M8tik harago — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

M8tik harago

ULMAn Emakumeen Nazioarteko Egunarekin daukagun konpromismoa berresten dugu, jarduera agenda bete baten bidez.
M8tik harago
2026/03/08

ULMAn berriz ere erakutsi nahi dugu lankidetza eta berdintasuna gure nortasunaren funtsezko zutabeak direla. Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Berdintasunerako lantaldeak bi ekimen diseinatu ditu, Martxoaren 8aren aldarrikapena ingurune digitaletik Oñatiko gure instalazioen bihotzeraino eramanez.

Alde batetik, "Nor da nor?" lehiaketa birtuala zabaldu dugu. Ekimenaren helburua langileak modu ludikoan sentsibilizatzea izan da, eta, horretarako, errekonozimendua eta agerikotasuna emateko joko honetan parte hartu duten pertsonen artean sariak zozketatu dira.

Baina momenturik sinbolikoena iritsi da dozenaka lagun bildu garenean "M8" handi bat osatzeko. Lurrean koordinatuta eta zerutik ikusita, siluetek beraien kabuz hitz egiten duen irudi bat sortu dugu: helburu komun batek elkartutako talde bat, lan eta gizarte ingurune justuago baterantz aurrera doana.

Holako ekimenen bidez, berdintasuna bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berresten dugu.