Lortu zure dortsala Aloñako Igoerarako! — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Lortu zure dortsala Aloñako Igoerarako!

Aloñako Igoera mendi lasterketak, aurten, bigarren urtez jarraian, ULMAren babesa jasoko du (laguntzaile nagusi gisa). Iaz bezala, 3 dortsal zozkatuko ditugu, gure langileek lasterketa ezagun horretan parte hartu ahal izateko.
Lortu zure dortsala Aloñako Igoerarako!
2026/02/12

Lasterketa apirilaren 26an egingo da: irteera eta helmuga, Oñatiko Foruen Plazan izango da, eta 22,6 kilometroko eta 1.868 metroko desnibel positiboko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaileek. Hiru dortsalen zozketa lasterketan parte hartuko duten pertsonen artean baino ez da egingo, eta, irabaziz gero, ezingo dira hirugarrenei laga.

Dortsalen 3 irabazleek lasterketarako ULMA ekipamendua jasoko dute!

Zortekoa zaren ikusteko saiatu nahi baduzu, egizu hemendik. Presta zaitez ULMArekin batera esperientzia honetaz gozatzeko.

Lasterketari buruzko informazio gehiago ekitaldiaren orrialde ofizialean aurkituko duzu.