Lortu Oñatiko Mendi Martxarako zure plaza

Anima zaitez Aizkorri-Aratz parke naturala zeharkatuko duen mendi martxa herrikoi honetan parte hartzera eta lortu doako 2 izen-emate pertsona bakoitzeko. Zozketa datorren ostiralean, hilak 16, itxiko da eta irabazleei posta elektronikoz jakinaraziko diegu egin beharreko urratsak.
Zurea gabe geratu nahi ez baduzu, eman izena hemen.
Martxan parte hartu nahi duten 16 urtetik beherakoek baimena behar dute.
X. urteurrena ospatzeko egitarau berezia
Motorrak berotzen joateko eta Oñatiko Mendi Martxaren X. urteurrena ospatzeko, mendizaletasunari buruzko hitzaldiak eta aurkezpenak antolatu dira, ULMAren laguntzarekin, Santa Ana antzokian eta Oñatiko Kultur Etxean.
Hurrengo hitzaldian, maiatzaren 24an, María Lombillok eta Rakel Gartziak haurrentzako liburu bat aurkeztuko dute, animaliei buruzko ipuinak eta istorioak eta Pirinioetako haran eta parke naturaletako ibilbideen proposamenak biltzen dituena.