Lehen sorospen ikastaroa — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Lehen sorospen ikastaroa

Martxoaren 26an, arratsaldeko 17:00etan, Oñatiko ULMA Taldeko gimnasioan. ULMAko langileei eta haien familiei zuzendua.
Lehen sorospen ikastaroa
2019/03/11

Ikastaro honen helburua da arau batzuk ikastea eguneroko bizitzan gerta daitekeen mediku larrialdi baten aurrean jardun ahal izateko. Oinarrizko nozioak ikasiko ditugu: berpizte-maniobrak, oinarrizko bihotz-biriketako bizkortzea, eta desfibriladore bat ongi erabiltzen ikasi.

Ikastaroak 90 minutuko iraupena izango du eta ULMAko osasun zerbitzuak emango du.

Parte hartzera animatzen zaitugu. Bizitzak salbatu ditzakezu!

Eman izena esteka honetan taldeak antolatu ahal izateko.

Eskerrik asko zure laguntzagatik