- Ulma Construction
Alpi S.p.A. filial italiarra ULMA Construction S.p.A. bihurtu da
ULMA Alpi konpainiako akziodun bakar bihurtu zen 2007an, eta orain, filialak bere negozioa italiar mugetatik kanpo handituz joatea erabaki du.
ULMAren misioa da bezeroei zerbitzu ematea, kontuan hartuta bezero horiek, hein batean, mundu osoan presente dagoen sare logistiko baten bidez lortzen direla. Sare horrek, hain zuzen, azpiegiturak, giza taldea, talde logistikoa eta stockak batuz, eraginkortasun handieneko zerbitzu pertsonalizatua ematea bermatzen du.
Izena bateratzea eta ULMA multinazionalaren marka hartzeko erabakia estuki lotuta daude merkatuan lehiakortasun eta onarpen maila altu bat mantentzearekin.
Aldaketaren arrazoia kanpoan jarduera indartu nahian datza. Banaketa sare zabalari eta ULMAren gainerako filialei esker, Alpik bizkor eta eraginkortasunez erantzungo die merkatuaren behar guztiei.
Erlazionatutako Erreportaiak
Erlazionatutako Elkarrizketak
- TALENTUAREN KUDEAKETA. “ULMA barruan dagoen talentua indartu behar dugu, eta talentu hori bizigarri berriarekin uztartu, aurre egin beharreko erronkei erantzun ahal izateko.”
- “Sustatu behar dugun oinarrizko indargunea pertsona bakoitzarena da. Gainerako indarguneak hortik jaiotzen edo eratortzen dira”.
- 23 herrialdetan presentzia zuzena dugu