Urteko Produktuaren Saria ONADEKentzat Alemanian — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Urteko Produktuaren Saria ONADEKentzat Alemanian

ONADEK gure enkofratu modular berreskuragarriak eraikuntzan espezializatutako Baugewerbe aldizkari alemaniarraren errekonozimendua izan du. Lehiaketaren helburuetako bat da berrikuntzari eta produktu eta zerbitzuei aplikatutako teknologia aurreratuari esker etorkizuneko eraikuntza garatzen laguntzen duten enpresak saritzea, sustatzea eta balioestea, iraunkortasunaren, errentagarritasunaren eta segurtasunaren printzipioetan oinarrituta.
Urteko Produktuaren Saria ONADEKentzat Alemanian
2024/06/18

Izendapena, berez, lorpen bat da hautatutako enpresentzat, baina ULMAk "hormigoizko eraikuntza" kategorian duen lehen postua berretsi baino gehiago egin dute irakurleek. Izan ere, ONADEK enkofratu modular berreskuragarriaren jatorrizko diseinua positibotzat jo dute, enkofratu modularraren eta malguaren sistemek eskaintzen dituzten abantailak bikain konbinatzen baititu. Gure ONADEK lauza-enkofratuak lehiarako abantaila handia ematen du, muntaketa- eta desmuntaketa-denbora nabarmen murrizten baitu ergonomia- eta segurtasun-estandar altuekin eraikuntza-proiektuan lan egiten duten langileentzat.

Sari honek ULMAko profesional talde osoaren dedikazioa sustatu eta babesten du. ULMAk aldamio, zinbra eta enkofratu soluzioak garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen lan egiten du, bezeroei soluzio berritzaileak, kalitatezkoak eta seguruak emanez, zerbitzu integral eta hurbilarekin, eta beti berrikuntzaren eta produktu, zerbitzu eta prozesuen etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua eginez.

Argazkian ikus daitekeenez, Alemaniako ULMAren filialaren finantza zuzendari nagusi Alfonso Gómez arduratu zen PELEMEDIAko zuzendari Peter Eberhardek emandako saria jasotzeaz, joan den maiatzaren 15ean Alemaniako Stockstadst am Rhein hiriko Coreum hotelean egindako sari-banaketa ekitaldian.