Kostaldeko hezetasun eta kresal arazoetarako irtenbideak. Central Park II eraikina, Salou — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Kostaldeko hezetasun eta kresal arazoetarako irtenbideak. Central Park II eraikina, Salou

Kostaldeko eraikinetako fatxadetan gertatzen den karbonatazioa gero eta gehiago detektatzen den arazo bat da. Horren arrazoia da hezetasunak eta kresalak aurrealdea estaltzen duten piezen armazoi metalikoa herdoiltzen dutela eta, ondorioz, fatxada hautsi egiten dela eta estetikoki hondatzen dela.
Kostaldeko hezetasun eta kresal arazoetarako irtenbideak. Central Park II eraikina, Salou
2012/03/02

Errehabilitaziorako neurrira egiten ditugun aurrefabrikatuek akabera tekniko eta estetiko pertsonalizatua ematen dute. Gainera, pieza irazgaitzak, arinak eta malguak dira, obran moldagarriak, jartzen errazak, elementu herdoilgarririk gabeak eta hezetasun eta kresalarekiko erresistenteak.

Irudiotan Saloun hezetasun arazoak dituen eraikin bat ikus dezakegu. Eraikinaren hasierako egoeraren eta gure Departamentu Teknikoak proiektu honetarako berariaz eta neurrira diseinatu zuen pieza jarri eta geroko azken emaitzaren arteko aldea ikus daiteke.