José Manuel Velascoren hitzaldia ULMA Taldean
Hitzaldi honetan, XXI.mendeko komunikazioarekin zerikusia duten gaiak landu ziren eta batez ere komunikatzeko moduaz eta horrek suposatzen duenaz.
Jose Manuel Velascoren arabera, “paradigma aldaketa bat bizitzen ari gara”, eta aldaketa horretan, “benetakotasuna da baliorik onena”. Benekotasun honetaz gain, “ezezagunaren inguruko beldurra gailentzen den mundu ziurgabe batean”, “elkarrizketa bat kudeatzen jakitea”funtsezkoa da.
Aipatzen den elkarrizketa hori agerian geratu zen Twitter eta LinkedINen bidez hitzaldiaren informazioa zabaldu eta partekatzean, baita hizlariaren eta bertaratu zirenen parte hartzearekin ere, zeresan handia sortuz.
Komunikazioaren paradigma berri honetan, ulertu behar da komunikazioa beti partekatua izan behar dela. Informazioak jada ez du norabide bakarra jarraitzen. Arauak aldatu egin dira, izan ere, “online munduan, paradigma ezin da izan kontrola”, baizik eta “monitorizazioa eta informazioaren kudeaketa”.
Azken finean, komunikazioak istorioak kontatzea bilatzen jarraitzen du, baina, kasu honetan, perspektiba ezberdin batetik, emozioetan arreta jarriz. “Benekotasuna, elkarrizketak, entzutea, koherentzia” dira XXI.mendeko gakoak.
“Bizitzan komunikatzeko duzun erak erabakiko du zein puntutaraino izango duzun arrakasta”. Bernard Hiller