Jantzi ULMAren koloreekin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Jantzi ULMAren koloreekin

Hilabete honetan jarriko da salgai ULMAko bizikleta ekipamendu berria. Txirrindularitza praktikatzeko arroparik onena estreinatu eta gure errepideetan ULMA koloreak jantzi nahi badituzu, hau da zure aukera.
Jantzi ULMAren koloreekin
2023/06/14

Spiuk markak eginak, bizikleta arropa sorta zabala izango duzu aukeran, bai udarako, bai negurako: emakumeentzako eta gizonentzako maillot motz eta luzea, emakumeentzako eta gizonentzako cullotte motz eta luzea, jaka teknikoa, txaleko teknikoa, eskularruak eta galtzerdi altuak.

Interesatuta bazaude, Oñabikeko dendatik pasatu (Otadui Zuhaztia 25, Oñati) ekainaren 19tik 23ra ordutegi komertzialean (10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara) tailajea probatzeko eta eskaera eta ordainketa egiteko