Izan zaitez boluntario FLL Euskadi torneoan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Izan zaitez boluntario FLL Euskadi torneoan

ULMA Taldeak sustatutako FLL Euskadi torneoak bere hirugarren edizioa izango du 2022ko martxoaren 5ean, Mondragon Unibertsitateko Arrasateko Campusean eta ekitaldi hau arrakastaz aurrera eramateko, zure presentzia ezinbestekoa dugu.
Izan zaitez boluntario FLL Euskadi torneoan
2021/12/22

First Lego League 90 herrialdetako 500.000 gazte biltzen dituen txapelketa da. Ekimenaren helburua 6 eta 16 urte bitarteko gazteen artean STEAM hezkuntza sustatzea da, haien gaitasun zientifiko eta teknologikoak sustatuz.

Lagundu iezaguzu Euskal gazteak mundu zientifiko-teknologikora hurbiltzen!


IZENA EMAN!

 

Boluntarioen helburuak

FIRST LEGO League Euskadin modu boluntarioan parte hartzen duten pertsonak dira proiektu honetako benetako espiritua eta helburu hirukoitza betetzen dute:

Nola lagundu dezaket?

Boluntario-taldean parte hartu nahi baduzu, aukera ezberdinak dituzu:

  • Arbitroa: Roboten jolasa kontrolatzen du
  • Epailea: Taldeen lana baloratzen du eta sariak erabakitzen ditu
  • Floater: lehiaketak irauten duen bitartean taldeei laguntzen du garaiz iristen direla eta egun osoan ondo pasatzen dutela bermatzeko
  • Zientzilaria: FLL Junior taldeen lana eta lorpenak zoriontzen ditu
  • Timekeeper & Scorekeeper: Mahai jokoen softwarea eta jokoaren denbora kontrolatzen du
  • Eremuen arduraduna. Field, PIT & Queue volunteers: Lehiakertaren eremuak kontrolatzen ditu taldeek prozesu osoaz gozaten dutela bermatzeko.

 

    Lagunarteko lehia, ikerketa eta robotika atsegin badituzu, hau da zeure lekua. Zatoz eta hartu parte boluntario-talean. Lagun iezaguzu esperientzia hau posible egiten!

    ULMA Packaging-eko eta txapelketa kolaboratzailea den Eneko Izquierdok boluntario gisa izandako esperientzia kontatzen digu.