Iraunkortasunerantz egiteko hartuta dugun konpromisoan beste urrats bat
Badakigu produktu bat iraunkortzat etiketatzea ez dela nahikoa, eta, horregatik, iraunkortasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren alde egiten dugun apustuan, haratago joan nahi izan dugu.
Eta egin egin dugu, bai horixe!
Gure aurrefabrikatu arkitektonikoen, fatxada aireztatuetarako Stoneo panelen eta polimero hormigoizko drainatze kanalen Ingurumen Adierazpena egin dugu.
Produktuen Ingurumen Adierazpenak (DAP) enpresatik kanpoko pertsona akreditatuek (gure kasuan The International EPD © System - Environdec) ziurtatutako dokumentuak dira, eta produktu baten ingurumen jardunari buruzko informazio kuantifikatua ematen dute. Horretarako, produktuaren bizi ziklo osoa aztertzen da; fabrikazioa, banaketa, instalazioa eta erabilera ere bai.
DAPen helburua da gure produktuek ingurumenean dituzten ondorioen berri ematea. Horretarako, txostenean, besteak beste, energia kontsumoa, baliabideen erabilera edo hondakinen ekoizpena aztertzen dira.
Azken hamarkadetan iraunkortasun arloko kontzientziazio orokorra handitzen joan da, baina guretzat, ez da moda bat, egiteko modu bat baizik.
Izan ere, kooperatiba gisa munduan dugun inpaktua hobetu nahi dugu. Errentagarria izan ez ezik ingurumena errespetatzen duen negozio eredu bat sortu nahi dugu. Eta testuinguru horretan, gure produktuen DAPekin, iraunkortasunerantz egiteko hartuta dugun konpromisoan beste urrats bat egin nahi dugu.