Iraganerako itzulera zirraragarria Arrikrutzeko kobetako “Espeleolotxiki” abenturan, ULMA Fundazioaren eskutik — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Iraganerako itzulera zirraragarria Arrikrutzeko kobetako “Espeleolotxiki” abenturan, ULMA Fundazioaren eskutik

Pasa den larunbatean, ULMA Taldeko langile eta bazkidez osatutako bi taldek “Espeleolotxiki” abenturaz gozatzeko aukera izan zuten senideekin batera; izan ere, etxeko txikiekin egiteko antolatu zen abentura. “Espelolotxiki” abendurak aukera ematen du Arrikrutz koba modu berezian ezagutzeko. Haitzuloa estatuko esparru arkeologikorik aitzindarienetakoa da, eta Gipuzkoako zabalenetakoa.
Iraganerako itzulera zirraragarria Arrikrutzeko kobetako “Espeleolotxiki” abenturan, ULMA Fundazioaren eskutik
2015/07/15

Bi taldeak 53.galeriako 500 metroetan ibili ziren eta lur azpian 35 metro egin zuten behera. Han Aldaola lur azpiko errekaren urek zizelkatutako barrualdeak ezagutu zituzten eta estalaktita, estalagmita eta 2 metrorainoko zutabe eta forma eszentrikoez gozatu ahal izan zuten. Iluntasuna, isiltasuna eta batez beste 10 graduko tenperatura izan zirenez, 3 orduko iraganerako itzulera hunkigarria izan zen espeleologo gisa ibili zirenentzat. Interpretazio zentroko begiraleekin batera egin zuten bisita osoa, eta horiei esker, esperientzia arina eta atsegina izan zen. Parte hartzaile batek zioen moduan, konbinazio polita egin zuten “dibertimenduaren eta ikasketaren” artean.

“Espeleolotxiki” bisitan, Haitzuloetako Lehoi baten hezurdura osoaren erreprodukzioa ere ikusi ahal izan zuten, zeinak 35.000 urte inguru dituela uste den. Horretaz gain, bestelako hezurdurak, eta pantera eta hartzen burezurrak ere ikusi zituzten, umeak izanik horiek ukitzen eta eskuetan hartzen gehien gozatu zutenak. ULMA Fundazioak antolatutako abentura honetako parte hartzaile baten ustez, horixe da bisitaren alderik onenetakoa. Izan ere, belaunikatzea, leku batzuetan txirrista batetik bezala irristatzea eta pieza arkeologikoak ukitzeko aukera izatea ikaragarria izan zen bai berarentzat, eta baita bere seme-alabentzat ere.