Insomnioa, zergatiak eta konponbiderako teknikak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Insomnioa, zergatiak eta konponbiderako teknikak

Datorren asteazkenean, martxoak 29, 17:00etan, ULMAko Lan Osasuneko Zerbitzuak, gure lan mediku Ekhine Zumetaren eskutik, insomnioari buruzko hitzaldi bat emango du, ULMA Taldeko Departamentu Zentraletako Auditorioan. “Insomnioa, bere zergatiak eta insomnioa lantzeko teknikak” da hitzaldiaren izena.
Insomnioa, zergatiak eta konponbiderako teknikak
2023/03/17

Hitzaldiaren helburua da insomnioaren zergatiak ulertzea eta insomnioa lantzeko teknikak ezagutzea. Gai hauek landuko dira:

  1. Loa: gure ongizatearen gakoa ulertzen
  2. Loari lotutako nahasmenduak
  3. Zergatik gertatzen da insomnioa? Zergatien analisia
  4. Zure loaren kalitatea hobetzeko teknikak

Plazak mugatuak dira, auditorioaren edukierak mugatuta.  Martxoaren 21a izango da izena emateko azken eguna.

Hitzaldiaren iraupena 45 minutu ingurukoa izango da.

Eman izena hemen