Ikasi zure elikadura zaintzen — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Ikasi zure elikadura zaintzen

Maiatzean zehar, Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistak modu osasuntsuan nola elikatu irakatsiko digu Zerbitzu Zentraletan emango den Nutrizioari buruzko ikastaroan.
Ikasi zure elikadura zaintzen
2023/04/19

Ikastaroak lau saio izango ditu, eta maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 29an egingo dira, (astelehenero), 17:30etan Egoitza Zentraletako lehen solairuko 4. prestakuntza-gelan.

Ikastaroek, gutxi gora behera, ordu eta erdi iraungo dute eta saio bakoitzean gai hauek jorratuko dira:

  • Osasun eta ongizatearen 7 pilareak. Gure Burua zaintzen, entzuten eta behar duena eskaintzen ikasiko dugu.
  • Nutrizioa eta elikadura norberaren neurrira. Asteko menua adibide hartuta, antolatu, orekatu eta osatzen ikasiko dugu.  Jaki bat beste batekin nola konbinatu eta oreka bilatzea da helburua.
  • Gose fisiko eta emozionala desberdintzen ikasi. Gose mota desberdinak aztertu eta landuko ditugu. Baita ere,  Egarriak, asperdurak eta nekeak duten eragin zuzena jateko aukeratzen dugunarekin .
  • Garaian garaikoa eta bertakua.  elikadura, udaberri udako jakiak. Barazki eta fruten ezaugarriak gure gorputzean duten eragina ikusiko dugu.  Udaberri udan gure beharrak asetzeko trikimailuak. Errezeta praktiko, osasuntsu eta gustagarriak aurkeztuko ditugu. Entsalada bakar eta denetarikoak prestazeko jarraibide praktikoekin.

Kutsoak plaza mugatuak ditu eta gelaren edukierara mugatuko dira. Kurstioan parte hartu nahi baduzu, apirilaren 25a arte duzu izena emateko.

Izena eman

Plaza lortu dutenei, Apirilaren 26an mezu bat bidaliko zaie beraien tokia berresteko eta kurtsora bertaratzeko jarraibideak emateko.