Ekokilometro, ezagutu Asierren eta Sergioren istorioa
Hau da Asier eta Sergioren istorioa. Ekokilometro programarekin, egunero, ULMAra egiten duten ibilbidearekin beraien alea jartzen dute mugikortasun iraunkorrago baten alde. Programa honen bidez, gure langileen artean mugikortasun iraunkorra sustatzea dugu helburu.
Ibilgailu elektrikoak, Ekokilometro programaren modalitate berria
Uztailetik aurrera, Ekokilometro programan zure ibilbide jasangarriak erregistratzeko modalitate berri bat aukeratu ahal izango duzu: auto elektrikoa, moto elektrikoa eta auto hibridoa.
Aukera berri hau dagoeneko aktibo daudenei gehitzen zaie: bizikleta, patinetea, garraio publikoa, partekatutako autoa, oinez eta korrika.
Modalitate berria aukeratzean eta ibilgailu horietako bat erabiltzean, ziklo bat lortuko duzu moto elektrikoan 3 km, auto elektrikoan 5 km eta auto hibridoan 6 km eginda. Eta egindako kilometro bakoitzarekin 0.171 kg CO2 aurreztuko dituzue moto elektrikoan, 0.128 kg CO2 auto elektrikoan eta 0.125 kg CO2 auto hibridoan.
Oraindik ez zara Ekokilometroko kide? Erregistratu eta bat egitea oso erraza da
- Izena eman hemen: www.ekokilometro.ciclogreen.com
- Deskargatu Ciclogreen aplikazioa zure mugikorrean (iOS eta Android), izena eman ULMArekin ulmawin kodea txertatuz.
- Erabili aplikazioa zure ibilbideak erregistratzeko, eta pilatu opariengatik trukatu ahal izango dituzun zikloak!