Ulma Taldea
Humanity at Music. Sinfonia Kooperatiboa. Sarreren salmenta!
Sinfonia Kooperatiboa datorren irailaren 14an helduko da Gasteizko Buesa Arenara, jarduera ugari eta kultur eta kooperatiba ikuskizun nagusiarekin.
![Humanity at Music. Sinfonia Kooperatiboa. Sarreren salmenta! Humanity at Music. Sinfonia Kooperatiboa. Sarreren salmenta!](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/humanity-at-music-sinfonia-kooperatiboa-sarreren-salmenta/@@images/image-900-6e37fe9ef9776882d9766afd56423e2f.jpeg)
ULMA Taldeak bere bazkideentzat eta langileentzat prezio bereziak adostu ditu. Bertaratu nahi izanez gero, eman izena zure pertsonaleko departamentuan irailaren 5a baino lehen.
Sarreren prezioa: Basic 10 €, Medium 15 €, Premium 20 € eta VIP 30 €.
Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da.
Egitaraua:
- 18:00 – 20:00 Sinfonia kooperatiboa: Fernando Velázquez, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, El Coro Gigante, Kukai dantza taldea, Bertsolariak eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots.
- 20:00etatik 22:00etara, ikuskizuna amaitu ostean festa bat egingo dugu kanpoan; bertan izango dira ikuskizuneko artistak.
Sarrera eskatzen duten ULMAko pertsona guztien artean 60 doan zozketatuko dira irailaren 6an.
(Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboa, Eitb Taldeko Teleberri saioan)
---