Hitzez ekiteko garaia — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Hitzez ekiteko garaia

Badator Euskaraldia! 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari.
Hitzez ekiteko garaia
2022/10/07

Kaleak bezala, lantokiak ere beteko ditugu berriz, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago eta arruntago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, atalez atal, egoitzaz egoitza eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.

Euskaraldia, gero eta hurbilago

Azaroaren 18an abian jarriko da Euskaraldiaren hirugarren edizioa. ULMAn ere ariketa soziala egiteko prestatzen ari gara eta, dagoeneko, zabalik da izena emateko epea.

Negozio guztietan egongo da izena emateko aukera edo Ariguneen bidez edo norbanako gisa. Ariguneak sortzen ari dira han eta hemen. Hauetan 15 egunetan euskaraz aritzeko gune seguruak bihurtu nahi dira. Gune horietako kideek ere ahobizi eta belarriprest moduan eman beharko dute izena. Beraz, izena emateko bideak martxan daude eta oraindik izena eman ez baduzu, ez galdu aukera, pentsatu eta aukeratu libreki hobekien beteko duzun rola. Hona hemen izen-emateko loturak esku-eskura:

Urriaren 25ean (Belarriprest rola lantzeko) eta 27an (Ahobizi rola lantzeko) trebatzeko saioak antolatu ditugu. Aurki zabalduko dugu saio horietan parte hartzeko deialdia. Bejondeizuela guztioi!

    • Euskaraldian AHOBIZI izango zara? Hona hemen aholku batzuk. AHOBIZI.

    • Euskaraldian BELARRIPREST  izango zara? Hona hemen aholku batzuk.  BELARRIPREST.

    Euskaraldian izena emateko kanpaina zabaldu dela indartzeko bideo hau egin dugu ariketa sozial honen azalpen ulergarri bat emateko xedez.

    Azaroaren 18tik abenduaren 2ra HITZEZ EKITEKO GARAIA izango da. Aukeratu rola eta eman izena zure negozioan bertan.