HitzEKIN, Korrikari EKIN! — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

HitzEKIN, Korrikari EKIN!

'Hitzekin' bat egiteko, martxan da ULMAn Korrikari laguntzeko kanpaina. Hitzek hizkuntza, ekinak herria. Hitzekin ulertzen dugu hizkuntza. Beraz, ekin! Euskaraz egin.
HitzEKIN, Korrikari EKIN!
2022/03/17

Aurten ere ULMA Taldeko kooperatibek egoitzak dituzten eta Korrika bertatik pasako den herrietan kilometroak erosteko kanpaina bultzatzen ari gara langileen arteko diru-ekarpenen (5 euro edo hortik gorako kopuruak) eta ULMA Fundazioaren arteko elkarlanaren bidez.

Gogoratu, ekarpenak egiten dituzten ULMA kideen artean Korrikako materiala zozkatuko dugu!

ULMAko egoitzak kokatuta dauden herri hauetatik pasako da Korrika:

  • Goiain (Legutio): apirilak 1, 15:00etan
  • Luko: apirilak 1, 16:30ean
  • Urretxu: apirilak 8, 15:49ean
  • Lazkao: apirilak 8, 19:10ean

Eta Korrika pasako ez den egoitzetan zer egingo dugu? Korrikaren albuma osatzeko Photocall-a egongo da negozioetan. Adi! Zurean dagoenean jantzi petoa eta atera argazkia!