Haurrentzako tailerrak ekainean
ULMA Fundazioak, bigarren urtez jarraian, langileen haurrentzako tailerrak antolatu ditu ekainaren 12tik 30era, 14:00etatik 18:00etara, 4 eta 10 urte arteko haurrentzat.
Ekainaren egun horiek ikasturte bukaeratik hurbil daudenez, haurrek arratsaldez jai daukate eta hori arazoa izan daiteke lan egiten duten gurasoentzat. Horregatik, ULMA Fundazioak lagundu egin nahi die gurasoei, lan eta familia bizitzaren kontziliazioan bere aletxoa jarriz. Eskaintzen den ordutegia 14:00etatik 18:00etara da, ahalik eta bateragarrien izateko gurasoen lan ordutegiarekin, baina haurrak ekartzeko eta ateratzeko malgutasuna onartuko da.
Tailerrak ULMA Taldeko gimnasioan (Oñatin) izango dira eta landuko den gaia iazkoaren berbera: etorkizuneko belaunaldiei helarazten jarraitu nahi diegu ingurumena zaintzeak duen garrantzia. Modu dibertigarrian jolastuz ikasiko dute, esperimentuak, eskulanak, natura begiratzeko kanpo irteerak eta lantaldean egindako lanen erakusketak eginez.
Tailerraren lekuaren espazioa dela medio, lehen 75 izen-emateak onartuko ditugu, iritsi diren hurrenkeran. Izen-ematea jasotakoan, onartua izan den ala ez erantzungo dizuegu.
Izen-emate hori egiteko, lotura honetan sar zaitezkete https://goo.gl/forms/vueR6vIjQYWrmR7K2 edo 943 250 300 telefonora deitu.
Edozein zalantza argitzeko, ULMA Fundazioarekin jar zaitezte kontaktuan, goiko telefonora deituz.