Haurrentzako Gabonetako tailerrak urtarrilean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Haurrentzako Gabonetako tailerrak urtarrilean

Aurten ere, ULMAk haurrentzako tailerrak antolatu ditu urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean. 4 eta 10 urteko haurrentzat, goizeko 9:00etatik 13:00etara, Oñatiko MU Enpresagintzako instalazioetan. Tailerretan lan egingo dute laguntzaileak ere behar ditugu.
Haurrentzako Gabonetako tailerrak  urtarrilean
2023/12/13

Urtarrileko lehen astean ikastetxeetan ez dago eskolarik; horregatik, lana eta familia bateratzen lagundu nahi diegu familiei, urtarrileko lehen aste horretarako haurrentzako tailerrak antolatuz.

Jolasaren bidez, lanean jarraituko dugu, haur guztiek beren ikaskuntza lotu, hausnartu, eta integra dezaten, euskal mitologiako ipuinak eta Gabonetako pertsonaia fantastikoak ikusten!

Abenduaren 19ra arte dago zabalik izena emateko epea, galdetegi honetan.

Edukiera dela eta, gehienez ere 60 haur onartuko ditugu taldean. Gehiago izena emanez gero, familien araberako zozketa egingo dugu abenduaren 20an, eta egunhorretan bertan jakinaraziko dizuegu lekurik baduten.

Laguntzaileak behar ditugu

Tailer hauek egiteko laguntzaileak behar ditugu. Uste baduzu zure seme-alaba, zure bikotekidea, zure laguna, pertsona hauetako bat izan daitekeela, anima izena ematera!

Horretarako,  CVa fundacion@ulma.com helbidera bidali behar du abenduaren 20a baino lehen. Gaian: ULMA tailerrak laguntzailea adierazi.

 Pertsona horiek hautatzeko, kontuan hartuko ditugu aisialdiko begirale titulua edo antzeko ezaugarriak dituztenak, baina ez da ezinbesteko baldintza,  haurrekiko harremanetan duten trebetasuna baloratuko baitugu.

Aukeraketa eta kontratazioa tailerretako kanpoko enpresa laguntzaileak egingo du.