Ulma Taldea
Guraso eskola: haur txikientzako lehen sorospen teknikak
Datorren asteazkenean, ekainak 21, 17:00etan, ULMAko Lan Osasun Zerbitzuak, Ekhine Zumeta gure medikuaren eta Maite Elguero eta Mirari Malbadi erizainen eskutik, hitzaldi bat eskainiko du ULMA Taldeko Zerbitzu Zentraletako Auditorioan 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzako lehen sorospenei buruz.
Hitzaldiaren helburua kasu hauetan jarduten ikastea da:
- Bihotz-biriketako bizkortzea: oinarrizko maniobrak
- Eztarri-trabatzeak: laguntza-protokoloa. Eztarri-trabatzeen prebentzioa.
Hitzaldiaren iraupena ordubetekoa izango da gutxi gorabehera, eta zati teoriko bat eta zati praktiko bat izango ditu.
Plazak auditorioaren edukierara mugatuko dira. Ekainaren 19a izango da izena emateko azken eguna eta hilaren 20an posta elektronikoz jakinaraziko dugu.