Gripearen aurkako kanpaina 2020 — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Gripearen aurkako kanpaina 2020

JARRI TXERTOA. BABESTU ZURE BURUA ETA INGURUKO GUZTIAK
Gripearen aurkako kanpaina 2020
2020/06/17

Zergatik?

  • Urtero birusa aldatzen delako eta txertoa ezberdina delako
  • Pertsona batetik bestera transmititzeko gaitasun handia duelako
  • Arnasbideetako gaixotasun infekzioso akutua delako
  • Zure burua, zure lan-ingurunea, zure familia, lagunak eta abar babesten dituzulako
  • Hainbat epidemia batu daitezkeelako, eta horrek osasun kolapso berri bat suposatuko lukeelako

 

Hornidura falta aurreikusten dugulako, gripearen txertoak udazken/negu honetarako erreserbatzen ari  gara ULMAn.

Interesa baduzu eta txertoa hartu nahi baduzu: jarri harremanetan zure negozioko Giza Baliabideen arloarekin ekainaren 27a baino lehen